Proiektuaren arabera, hainbat gune berezitu atonduko dira. Horretarako elektrizitatea, berokuntza eta iturgintza berritu dira modu berezituan.
Beheko solairuan barra kendu dute eta bi erabilera anitzeko areto handi egongo dira. Sukaldea eta komuna mantendu dira. Goiko pisuan ere sukalde bat, komuna eta bi gela handi egongo dira. Balkoiak eta leihoak ere berrituko dira.
Helburuetako bat da espazioa alokatzeko aukera egotea eta horren bitartez ere udalak finantzaketa lortzea. Guztira inbertitu dira 31.768,20€ + BEZ eta 24.000 euroko diru laguntza izan du Arakaldok horretarako.