Jabi Asurmendi alkateak azaldu duenez, ezbeharra gertatu da gaur eguerdian Arakaldon: "Gasoleo kamioi bat irauli egin da erreka baten ondoan. Gidaria ondo dago, gasoil tankea ez da apurtu".
Gasoleo kamioi bat irauli egin da #Arakaldo-n erreka baten ondoan. Gidaria ondo dago, gasoleo tankea ez da apurtu eta badirudi ez dagoela isuririk errekara. @aiaraldea pic.twitter.com/kNgNoqjO4E
— Jabi Asurmendi (@jabiasurmendi) 2018(e)ko otsailak 15

Kalteei dagokionean, alkateak adierazi du badirudiela errekara ez dela ezer isuri. Suhiltzaileak hurbildu dira egoera bideratzera.
Saratxon kamioi matxuratua
Bestalde, Saratxo eta Amurrio artean kamioi bat izorratu da, eta ondorioz trafikoa motel doa. Ertzaintza bertaratu da, eta errail bat moztuta dago.