Yogurinha Borova, Garilak 26, Feos Pero Majos, Matxurru eta DJ Ismak girotuko dituzte Arakaldoko jaiak

Txabi Alvarado Bañares 2018ko uzt. 9a, 07:00

Yogurinha Borova artista laudioarra arituko da Feos Pero Majos bertsio taldearekin batera. / Yogurinha Borova

Hiru egunez luzatuko dira Arakaldoko Jaiak, uztailaren 13tik -ostirala- 14ra. ETB1 kateko 3zpa4 ikuskizuna egongo da txupinazoaren ostean. 

Egitarau oparoa prestatu dute Arakaldoko bizilagunek herriko jaiei begira. Uztaileko bigarren asteburuan ospatuko dituzte, hilaren 13tik -ostirala- 15era.

Herri txikia izan arren, musika eskaintza esanguratsua izango du Arakaldok, eskualdeko gainontzeko herrietatik jendea bertaratzeko modukoa. Ostiralean Yogurinha Borova artista eta musikari laudioarra eta Ugaoko Feos Pero Majos bertsio taldea igoko dira oholtza gainera, Garilak 26 erromeriarekin batera.

Larunbatean ere egongo da abestu eta dantzatzeko parada, Matxurru erromeria eta El Conquiseko Ismaren disko-dantza egongo baitira iluntzean.

Umeentzako eskaintza
Ume eta gazteentzako eskaintza oparoa ere egongo da jaietan. Txupinazoaren ostean musika ikuskizuna eskainiko du 3zpa4 taldeak. Telebista programa propioa du taldeak ETB1 katean, eta Go!azen telesaileko protagonistekin dauka lotura.

Larunbat goizean umeentzako jolasak eta apar festa egongo dira. Arratsaldean, aldiz, puzgarriak eta txokolatada. Igandean ere egongo da familia osoarentzako zita bat: Trakamatraka ikuskizun-tailerra. Tresna birziklatuen bidez musika nola egin ikasi ahal izango da bertan.

Betiko ekintzak
Ez dira faltako ezta azken urteetan Arakaldoko Jaien ikur bihurtu diren ekintzak. Larunbat arratsaldean tortilla txapelketa egingo dute udaletxe aurrean. “Nahiko arrakastasua da ekimen hori”, azaldu du Jabi Asurmendi Arakaldoko alkateak, “15-25 tortila inguru aurkezten dira”.

EGITARAU OSOA

Uztailak 13, ostirala

  • 19:30 // Txupinazoa eta 3zpa4 ikuskizuna

  • 21:00 // Garilak 26
  • 00:00 // Suziriak
  • 00:30 // Yogurinha Borova
  • 1:30 // Feos pero majos

Uztailak 14, larunbata

  • 12:00 // Trikitixa kalejira
  • 12:30 // Umeentzako jolasak
  • 13:30 // Apar festa
  • 17:00 // Rokodromoa, tirolina, puzgarriak, tortilla txapelketa eta ANTZINAKO herri kirol parte-hartzaileak (haur zein nagusientzat)

  • 19:00 // Herri kirol erakustaldia
  • 18:00-20:00 // Bolo txapelketa
  • 20:00 // Askaria: Odolosteak eta txokolatea
  • 21:00 // Matxurru erromeria taldea
  • 23:30 // DJ Isma (El Conquis)

Uztailak 15, igandea

  • 12:00 // Txistulari kalejira
  • 12:30 // Trakamatraka musika ikuskizuna
  • 11:00-13:00 // Bolo txapelketa
  • 13:00 // Igel txapelketa
  • 13:00 // Jotak eta abesti herrikoiak: Biguri eta Txomin
  • 14:30 // Herri bazkaria eta musika bazkalostean

Uztailak 18, asteazkena

  • 12:00 // Meza, pintxoak eta trikitilariak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide