Arakaldotik Arrankudiagarako noranzkoan jazo da ezbeharra, 10:00ak aldean. Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari adierazi dionez, galtzadatik atera da ibilgailua, eta kolpea jaso du autoak. Anbulantzia bertaratu da, baina "ez da inor larriki zauritu". Ibilgailua kendu bitartean, auto pilaketa dago bi norabideetan.