Abenduaren 23an Arakaldon egongo dira Olentzero eta Maridomingi. 19:00etan plazan bilduko dira herritarrak. “Urtero bezala herriko plazatik abiatu eta Iturriaga bidegurutzean Maridomingi eta Olentzeroren zain egongo gara”, azaldu dute antolatzaileek.
Kalejira egingo dute jarraian, plazara itzultzeko. “Bertara iristean umeek aukera izango dute bi pertsonaiekin egoteko, eta detailetxo bana jasoko dute. Gaztaina erreak eta txokolatea ere egongo dira”.