Aldats erromeria, The Phailons, Walter Ego eta Susterbaks taldeek girotuko dituzte Arakaldoko jaiak

Txabi Alvarado Bañares 2019ko uzt. 9a, 07:00
Tortilla txapelketa da Arakaldoko jaietako ekintza tipikoenetako bat. / Aiaraldea.eus

Disko Txantxa, rokodromoa, tirolina eta beste hainbat ekintza egongo dira ostiraletik igandera arte.

Ostiralean hasiko dira Arakaldoko jaiak. Makina bat ekintzez gozatzeko beta egongo da asteburuan herrian. Musika eskaintzak protagonismo handia izango du. Ostiralean Aldats erromeria arduratuko da jaia girotzeaz. Larunbat gauean, ordea, hiru musika talde igoko dira oholtzara: The Phailons, Walter Ego eta Susterbaks.  “Walter Egoko gitarra jolea, Aitor, Arakaldokoa da”, nabarmendu du Jabi Asurmendik.

Alkateak beste hainbat ekintza nabarmendu ditu egitarautik: “Larunbatean jada tradizio sendoa duen tortilla lehiaketa egingo da. Rokodromoaren eta tirolinaren jarduera ere nahiko nabarmena izango da”.

EGITARAU OSOA

Uztailak 12, ostirala

19:00 // Txupinazoa

19:00-20:15 // Disko Txantxa

21:15-23:45 // Aldats erromeria



00:00 // DJ Ilia

Uztailak 13, larunbata

13:00 // Apar festa

17:00 // Puzgarriak

17:00 // Rokodromoa eta tirolina

17:00 // Tortilla lehiaketa

17:00-19:00 // Antzinako herri kirola eta jolasak (haurrentzat eta nagusientzat)

19:00 // Herri kirola erakusketa

18:00-20:00 // Bolo txapelketa

20:30 // Askaria: Odolosteak eta txokolatea

21:00 // Kontzertua: The Phailons



22:30 // Suziriak

23:00 // Kontzertua: Walter Ego

1:00 // Kontzertua: Susterbaks

Uztailak 14, igandea

10:30 // Txistu kalejira

10:30 // Pilota partiduak

11:00-13:00 // Bolo txapelketa

13:00 // Igel txapelketa

13:00 // Jotak eta abesti herrikoiak: Biguri eta Txomin

14:30 // Herri bazkaria eta musika bazkalostean

Uztailak 18, osteguna: Santa Marina eguna

12:00 // Meza, pintxoak eta trikitixa taldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide