Arabako eta Bizkaiko Suhiltzaileek zabaldu dutenez, istripua izan da AP68an gaur arratsaldean. Ertzaintzaren Trafiko Sailak Aiaraldea hedabideari adierazi dionez, "ibilgailu batek txapa jo du eta ondorioz trafikoa motela da". Anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira tokira.
"Bi lagun artatu dituzte anbulantzian, abiadura handiko talketan beharrezkoa baita medikuak ikustea", kontatu dio suhiltzaileetako batek Aiaraldea hedabideari. Bilborako noranzkoan izan da ezbeharra.
