“Aiaraldeko energia burujabetzari buruzko ikerketa garatzen ari da Udalbiltza”

Txabi Alvarado Bañares 2019ko aza. 18a, 19:56

Arakaldoko alkatea da Jabi Asurmendi. / Aiaraldea.eus (Beheko argazkia Foru agentziarena da)

JABI ASURMENDI SAINZ Arakaldoko alkatea izendatu zuten Udalbiltzako lehendakari larunbatean eginiko batzarrean.

Udalbiltzako lehendakari izendatu zaituzte. Nola hartzen duzu ardura hori?

Udalbiltza sorreratik miresten dudan erakundea da. Proposamena suertatu zenean onartu nuen. Egia esanda, ardura da, baina ilusioz egingo dudan zerbait ere bada. Orduan, ilusionatuta nago.

Nolakoa izango da zure eguneroko jarduna?

Berez, bi ardura ditut. Alde batetik, Lehendakariaren ardura izango dut, non ordezkaritzan eta antzeko jardun politikoetan lan ugari izango dudan. Bestetik, zuzendari gisa arituko naiz,  eguneroko kudeaketa lana egiten gehien bat. Lan gehien eramaten duena zuzendariarena da, kudeaketa lana eta antzekoak. Astean birritan Andoainera joaten naiz. Talde teknikoarekin astean behin “idazkaritza teknikoa” deitzen diogun lana egiten dugu. Gero, gainontzeko kudeaketa.

Zeintzuk dira Udalbiltzaren etorkizunerako erronkak?

Elikadura eta enegia burujabetza dira erronketako bi. Gero, xede  nagusietako bat beti izan da Euskal Herriaren barne-kohesioa, lurraldeen arteko kohesioa eta saretzea. Horrez gain, turismo jasangarria, ekonomia eraldatzailea... jorratuko ditugu.

Euskal Herriko eskualdeetan, adierazle sozioekonomiko batzuei begira zeuden desorekak aztertu genituen, despopulazioari begira batez ere. Ikusi genuen landa eremuetan eta herri txikietan dauden adierazle sozioekonomikoak ez direla oso baikorrak. Zentzu horretan, Udalbiltzak egiten duen apostua ekonomia sozial eraldatzailean datza, eta horren bitartez indartu nahi ditugu eskualdean, elkartasunaren irizpidea baliatuta betiere.

Aiaraldea bezalako eskualde batentzat zer onura ekarri ahal ditu Udalbiltza bezalako erakunde batek?

Aiaraldean, Udalbiltzako patzuergoko kide bezala Arakaldo dago bakarrik, baina hitzarmena udalerri gehiagok dute. Aiaraldeko udalerri guztietako hautetsiak daude.

Orain Aiaraldean energia burujabetzari buruzko ikerketa bat garatzen ari gara Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, hainbat gunetako iturri eraginkorrenak zeintzuk diren zehazteko. Energiaren autokontsumoaren eta autosufizientziaren alorrak hobetu nahi ditugu horrela. Laster egongo da amaituta.

Badaude beste udal elkarle batzuk. Zer motatako harremana  duzue eurekin?

Euskal Herrian osagarriak gara. Gauza desberdinak egiten ditugu eta eta ez ditugu funtzio berdinak. Egia da beste udal erakundeekin saiatzen garela harreman normalizatuagoak edukitzen, Nafarroako Udalerrien Federazioarekin edo Ipar Euskal Herriko Elkargoarekin, esaterako. Ekitaldietara ere gonbidatu ditugu.

Lamia Arcas zinegotzi laudioarra ere dago Udalbiltzaren zuzendaritzan.

Bai, herrialdeen arteko oreka lortzen saiatu gara eta oreka horren barruan saiatu izan gara eskualdeen oreka ere kontutan hartzen. Bestetik, parekidetasuna ere kontutan hartu dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide