Batzar irekia egingo dute gaur Arakaldon, “udaleko aurtengo informazio eta erabaki garrantzitsuenak eztabaidatzeko”

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ots. 12a, 12:28
Udaletxean egingo dute batzar irekia. / Aiaraldea.eus

19:15ean jarri dute zita, udaletxean. Udal arkitektoa eta idazkari kontu-hartzailea ere bertaratuko dira zitara.

Herri batzarra egingo dute gaur arratsaldean Arakaldon, 19:15ean udaletxean. Hainbat gai landuko dituzte bertan: tasak eta zergak, aurtengo hirigintza proiektua, zubiko obrak, zubi berria, industriagunerako proiektua, aurrekontuen ekarpenak, Ugarrizako pisua eta parkea, besteak beste. Udal arkitektoa eta idazkari kontu-hartzailea ere bertaratuko dira zitara, gai teknikoak landu eta bizilagunen zalantzak argitzeko.

Jabi Asurmendik eman du deialdiaren berri. Alkatearen hitzetan, “udaleko aurtengo informazio eta erabaki garrantzitsuenak eztabaidatzeko” aukera egongo da batzarrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide