Estalkia jarriko diote bolatokiari, espazioa beste jarduera batzuetarako erabili ahal izateko

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ots. 13a, 09:21
Estalkia jarriko diote bolatokiari. / Aiaraldea.eus eta Arakaldoko Udala

Bizkaiko Foru Aldundiari eskatuko diote obra egiteko dirua.

Bolatokian egingo dute aurtengo Arakaldoko obra nagusia. Hala proposatu zuen udal gobernu taldeak atzo eginiko herri batzarrean, eta bertan onartu zen ideia.

Estalkia jarri nahi diote kirol-azpiegituraren zuloari, espazioa beste jarduera batzuetarako ere erabili ahal izateko. “Estalkiak eserlekuak ditu, kenduta dagoenean erabili ahal izateko”, azaldu du Jabi Asurmendik.

Bizkaiko Foru Aldundiari eskatuko diote obra hori egiteko diru-laguntza. “Iaz zubia irisgarri bihurtzeko eskatu genuen dirua; duela bi urte, aldiz, umeentzako parkea estaltzeko”, oroitu du alkateak, “urtero eskatzen dugu diru-laguntza hori. Gainera, dirua sobratzen bazaigu, bolatokiaren albotik doan erreka garbitzen saiatuko gara, URAren baimenarekin, haur zein nagusientzako espazio bat bilakatu ahal izateko. Parke parte hartzaile bat sortzea ere baloratu ahalko genuke etorkizunean”.

Tasa eta zergen igoera
25 pertsona inguru bertaratu ziren herri batzarrera, Asurmendik zehaztu duenez. Beste gai batzuk ere izan zituzten hizpide bertan, tasa eta zergak kasu. “Hainbat urte egon dira ukitu gabe, eta aurten gainontzeko herrien mailara igotzea proposatu dugu. Jendeak ulertu eta ondo hartu du erabakia”.

Beste gai batzuetaz ere hitz egin zuten bileran. Udalak duen pisu bat etxebizitza gisa lehiaketara ateratzea erabaki zuten, eta kaleko katuei janaria ematea mugatzea eta animalia horiek babesten dituen elkarte bati diru-ekarpena ematea ere adostu zuten, populazioa asko handitu delako azken urteetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide