En chanquetas no se puede hacer la revolución. Hori da Erruki Jaunaren lehen diskoaren izena. Ugaon sortu zen musika taldea 2015. urtean, baina bateria-jolea (Rafa Peña) Arakaldokoa da.
“Sei abesti ditu diskoak. 2019ko uztailaren hasieran grabatu genuen, Orbeko Etxean. DDT Banaketak eta Irrintzi Diskak zigiluekin plazatu dugu”, azaldu du Peñak. “Hardcore tipikoa” jorratzen dute, arakaldoarraren hitzetan: “Letrek salaketa soziala dute ardatz, umorearekin. Hala ere, kantu guztiak ez dira salaketa edo umorezkoak”.
Diskoa 3 euroren truke egongo da salgai Orbeko Etxean eta Laudioko Keska tabernan. Taldearen Bandcamp kontuan ere entzun daitezke kantak.