Etxebizitza eta alokairua ordaintzeko zailtasunak dituzten biztanleentzako aholkularitza eskainiko du udalak

Julen Solaun Martinez 2020ko api. 12a, 07:00
Aholkularitza zerbitzua bideratu dute udaletik. / Aiaraldea.eus

Herritarrek laguntzak eskuratzeko dituzten aukerak aztertuko dira eta arauak interpretatzen lagunduko zaie.

Aholkularitza zerbitzua abiatu du Arakaldoko Udalak, koronabirusa dela eta ohiko etxebizitzaren hipoteka ordaintzeko edo ohiko etxebizitza alokatzeko zailtasun ekonomikoak dituzten biztanleentzako. Tokiko erakundeak azaldu du zerbitzu horren bidez herritarrek aukera izango dutela “laguntzak eskuratzeko aukera duten aztertu eta aipatutako araudiaren baldintzak interpretatzeko”.

Herritarrek 946 721 353 telefonora deitu beharko dute zerbitzua eskatzeko, haien egoera azalduz eta harremanetarako datuak emanda. Ondoren, udal idazkaria eurekin jarriko da kontaktuan egoeraren inguruko azalpenak emateko.

Ekimenaren gaineko xehetasun gehiago eman ditu Jabi Asurmendi alkateak:

Horrez gain, udalak jakinarazi du indarrean dagoela zaborren, saneamenduaren, estolderiaren eta ur-horniduraren tasen arloko udal-laguntzen ordenantza, egoera ekonomiko zailean dauden herritarrei ordainketa arintzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide