Estolda baten azpiko hodietan harrapatuta zeuden ahate txita batzuk erreskatatu dituzte Arakaldoko bizilagunek. “Herrian badaukagu basozain bat, Sonia, eta berak zaindu ditu gaur arte, bere etxean”, azaldu du Jabi Asurmendi alkateak. Gaur eguerdian Bizkaiko Foru Aldundiko Birgaitze zentroko basozain bat bertaratu da herrira eta berarekin eraman ditu ahateak. “Zentroan zainduko dituzte aske uzteko moduan egon arte”.