Bilbotik Urduñara zihoan trenak matxura izan du Arakaldon. 9:45ean geratu da garraioa Arakaldon, eta gidariak ez du konpontzea lortu. Ondorioz, zerbitzu teknikoa bertaratu da, baina ezin izan dute abian jarri.
Hori dela eta, Bilbotik irtendako hurrengo trena baliatu du Renfek bidaiariak garraitzeko.
Zehazki, arrapala jarri dute bagoitik bagoira igarotzeko, eta azkenean 45 minutuko etenaldia izan dute bidaiariek. Trena, ordea, Arakaldon gelditu da, harik eta beharginek erretiratzea lortu arte.