Ezbeharra jazo da gaur iluntzean Arakaldoko Etxezuri auzoko etxe batean. Sukalde zahar batetik kea atera da eta eraikin osotik barreiatu da. Larrialdia zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira auzora. Pertsona bat zauritu da, kea arnasteagatik, eta Galdakaoko Ospitalera eraman dute.