Gaur goizeko lehen orduetan trafiko istripua gertatu da Arakaldon. Auto batek errepidearen alboan dagoen hormaren kontra jo du A-625 bidean, Laudioko norabidean, hain zuzen. Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da, noranzko batean etenda baitago.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira tokira eta anbulantziak eraman behar izan du gidaria Galdakaoko ospitalera.
