Jolasgunea eraikitzeari ekin diote Arakaldon, haurren parte hartzearekin

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urr. 19a, 14:12
Datozen egunetan amaituko dituzte parkea atontzeko lanak. / Arakaldoko Udala

Kokoriko Hezkuntza Faktoriak eta Hiritik at! arkitektura taldeak bideratutako parte hartze prozesu batean diseinatu zuten espazioa. Datozen egunetan amaituko dituzte obrak. 

Hemendik egun gutxira egongo da prest Arakaldoko jolasgune berria. Errekaren inguruan kokatu dute espazioa, txokoaren alboan, lehen sastrakaz betea zegoen zonalde batean. 12.000 euro baliatu dituzte horretarako. Hainbat gune barnebilduko ditu espazioak: egoteko gunea, animalien etxola, eskalada txokoa edota zubia, besteak beste. 

Haurrek diseinatua

Dena den, proiektu honetan, emaitza bezain garrantzitsua izan da horraino iristeko abiatutako prozesua. Izan ere, herriko haurrak izan dira zer nolako jolasgunea egin erabaki dutenak. “Parte hartze saioa egin genuen horretarako, Kokoriko Hezkuntza Faktoriak eta Hiritik at! Arkitektura taldeak dinamizatuta”, azaldu du Asurmendik.

Plazaren birdiseinua  

Jolasguneari lotuta, beste egitasmo bat abiatu nahi dute laster udaletik: herriko plazaren birdiseinua. Oinezkoa lehentasuna ematea eta elementu batzuen itxura aldatzea izango da helburu nagusia. “Laster Udaletxearen irisgarritasuna lantzea ere aurreikusten dugu, eta hesia aldatzea dugu buruan, besteak beste”, aurreratu du alkateak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide