Musika, ikuskizunak eta jai-giroa ez dira faltako Arakaldoko jaietan

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko uzt. 12a, 10:46

Herri kirolak, kontzertuak, haurrentzako jolasak, herri bazkaria... orotariko ekintzak prestatu dituzte Arakaldon. / Aiaraldea.eus

Ostiralean hasiko dira Arakaldoko Jaiak. Herri kirolak, musika eskaintza zabala, herri bazkaria, haurrentzako jolasak... uztailaren 18ra bitarte egitarau oparoa osatu dute, eta larunbata izango da egun handia.

Bi urteko etenaren ostean indarberrituta datoz Arakaldoko Jaiak. Herri txikia izanagatik ere, egitarau oparoa prestatu dute uztailaren 15etik 18ra bitarte, eta herrikideak ez ezik, inguruko udalerrietatik ere jendea bertaratzea espero dute.

Txupinazoari itxaron gabe, uztailaren 15ean musika izango da nagusi Arakaldon; Moonshine Wagon taldeak gaua girotuko du 22:30etatik aurrera. Bluegrass taldearen aurretik zein ostean, Dj Portu musika jartzaileak berotuko du Arakaldoko Plaza.

Uztailak16 egun handia

Larunbatean jaurtiko dute txupinazoa, festetako egun handiari hasiera emanez. Goiz horretan haurrek izango dute protagonismoa, Disko Txantxaren ikuskizunari eta apar festari esker. Arratsaldean, gainera, jolas parke erraldoia muntatuko dute, eta orotariko ekintzak aurkituko dituzte haurrek bertan: tirolina, jumar, trepa sarea eta oreka jolasak,  besteak beste.17:00etan, tortilla lehiaketa abiatuko dute, eta baita herri kirol erakusketa ere. Gainera, herri kirol desberdinak probatzeko aukera eskainiko dute erakustaldiaren ostean. 18:00etan bola txapelketa hasiko da Udal bolatokian.

Musika eta ikuskizuna ez dira faltako. Lekittoko Deabruen pirotekniak argia eta kolorea jarriko die jaiei. 
Oholtza gainera, ordea, Atxurre taldea eta Beranduegi erromeria igoko dira, jai-giroa ordu txikiak arte luzatzeko asmoz. Igande eta astelehenean ere ez da ekintzarik faltako Arakaldon. 

Uztailaren 17an pilota partidak eta herri bazkaria izango dira nagusi. 18an, aldiz, mokadua eskainiko dute meza nagusiaren ostean, eta trikitixa taldeak girotuko du arratsaldea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide