Zer moduz zaude? Nola jaso duzu emaitza?
Emaitzak ezagutu berri ditugu, eta oraindik apur bat lekuz kanpo. Oso pozik gaude lortutako emaitzarekin. Auzokideen konfiantza eskuratu dugu, eta hori da guretzako garrantzitsuena.
Aurreko agintaldian gobernuan egon den taldearen lanarekin jarraitzeko asmoa adierazi zenuten kanpainan. Zer lehentasun izango dituzue aurrerantzean?
Irekita eta martxan dauden proiektuekin aurrera jarraituko dugu, bai, eta denon artean erabakitzen ditugun horietan lan egitea. Hori baita inportanteena, denon artean egin eta erabakitzea.
Bukatzeko, zer mezu helarazi nahiko zenieke herritarrei?
Herritar guztiek eskerrak eman nahi dizkiet talde guztiaren izenean, oso oso pozik gaude eta!