EGITARAU OSOA

Hiru egunez luzatuko dira Arakaldoko jaiak eta egitarauak ohiko eskema mantenduko du

Txabi Alvarado Bañares 2024ko uzt. 8a, 09:09

Tortilla txapelketa izango da larunbat arratsaldeko ekintza nagusietako bat. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 12, 13, 14 eta 18an izango dira Arakaldoko jaiak aurten, baina lehen bi egunetan pilatuko dira jarduera gehienak. Larunbatean urteroko eskema errepikatuko dute: arratsaldean tortilla txapelketa izango da jarduera nagusia, eta haurrentzako parkea zein bola jokoa ere egongo dira bien bitartean. Iluntzean adin guztientzako kontzertuak egongo dira udaletxearen alboan muntatuko den oholtzan. Igandean, aldiz, herri bazkaria izango da jende gehien bilduko duen ekitaldia. 

Arakaldoko Jai Batzordeko kideek badute prest aurtengo jaien egitaraua. Aurreratu dutenez, uztailaren 12, 13 eta 14an pilatuko dira ekintza gehienak, eta azken urteetan nagusitu den eskema jarraitu dute. Ostiraleko txupinazoaren eta kontzertuen ostean, larunbat arratsaldean tortilla txapelketa izango da ekintza esanguratsuenetako bat. Urtero bezala, dozenaka lagunen parte hartzea espero dute antolatzaileek, eta haurrentzako parkea zein bola jaurtiketa ere egingo dituzte aldi berean, herria are gehiago girotzeko. 

Gauean, aldiz, kontzertuak egongo dira, adin guztieko pertsonentzat pentsatutakoak. Alde batetik, umeeak animatzen bereziki trebea den Xaibor arituko da dantzan, eta Patricia Recless & The Pushermenek emango diote rock ukitua jaiari. Igandean, aldiz, kirol erakustaldiak egongo dira goizean, Betijai fanfarreak giroturik. Ondoren, herri bazkaria egingo dute, eta modu horretan amaituko da jaien zati nagusia. Ofizialki, lau egun beranduago amaituko dira jaiak, hurrengo ostegunean, mezarekin.

EGITARAUA

Uztailak 12, ostirala

19:00 // Txupinazoa, buruhandiak, txorizo eta odolosteak
21:00 // Gautaegun erromeria eta DJ AZID

Uztailak 13, larunbata

10:30 // Txistu kalejira
12:00 // Etxebarria aita-seme trikitilariak
12:30 // Buruhandiak
13:00 // Txapa tailerra eta apar festa
17:30 // Haurren parkea
17:30 // Tortilla txapelketa
18:00-20:00 // Bola txapelketa
18:00 // Dantzak
19:30 // Tortillen entrega
20:00 // Txokolate-jana
21:00 // Xaibor eta Patricia Recless & The Pushermen

Uztailak 14, igandea

10:30 // Txistu kalejira
10:30 // Haurren pilota erakustaldiak
11:00-13:30 // Bola jokoa
12:00 // Betijai fanfarrea
12:00 // Herri kirolak
12:00 // Igel txapelketa
14:30 // Herri bazkaria

Uztailak 18, osteguna

12:00 // Meza eta, jarraian, pintxoak eta trikitia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide