Dozenaka lagun bildu ziren Santa Marina elizaren arkupean, tortillak prestatzeko euren abilezia erakusteko. Horrez gain, bola-jokoa ere egon zen pareko bolatokian, eta haurrentzako jolas eta puzgarriak herrian zehar. Euskal dantzen doinuek girotu zuten herria.