Eskualdeko udalerri guztiak bisitatuko dituzte Mari Domingi eta Olentzerok gaur arratsaldean. Beno, guztiak, Arakaldo salbu. Herri horretan atzo egon ziren bi pertsonaiak, eta harrera beroa egin zieten.
Arratsaldeko bostetatik aurrera haurrentzako puzgarriak egon ziren frontoian, eta 18:00etan askaria banatu zuten bertaratutako guztien artean. Baina une bereziena 19:30ak aldera iritsi zen. Kriseiluak hartu eta piztu zituzten orduan bizilagunek, bi pertsonaien bila joateko. Gurdian iritsi ziren bi ikazkinak herriko plazara eta haur guztiei egin zieten harrera bertan, Etxebarria Aita-seme trikitilarien doinupean.
Gaur gainontzeko toki guztietan
Gaur arratsaldean eskualdeko gainontzeko udalerri guztiak bisitatuko dituzte Olentzero eta Mari Domingik. Hemen ikusi daitezke egitarau guztiak.
Argazkiak: Arakaldoko bizilagunak