Arakaldoko Udalak bilera deitu zuen pasa den ostiralean herritarrek euren ekarpenak egiteko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari. Hain zuzen, hainbat proposamenen balorazioa egiteko aukera izan zuten bertan.
Humberto Perea alkateak adierazi duenez, "arakaldoarrek eurek erabaki behar dute zein udalerri nahi duten etorkizunean". Berez, pasa den astekoa ez da izan lehen urratsa. "Deitu den bigarren batzarra izan da", argitu du Pereak. Bide hori jarraiki, etorkizunean beste bilera bat prestatuko dute herritarrak informatzeko.
Edonola ere, Humberto Pereak nabarmendu du HAPO berria sortzea ez dela prozesu erraza izango. "Prozedura luzea da. Urteak beharko ditugu aurrera egiteko eta legeak ezartzen dituen izapide guztiak betetzeko. Hala ere, asmoa da herritarrek izatea hitza Arakaldoko etorkizuna antolatzeko".