Bilera egingo dute komunitate energetikoa sortzeko Arakaldon. Errekatxuko Txokoan izango da zita uztailaren 10ean 18:30ean. Berez, helburu horrekin deitutako bigarrena izango da.
Hitzorduan bi gai nagusi jorratuko dituzte. Alde batetik, horrelako egitasmo batek behar duen izaera juridikoa landuko dute. Bestetik, kostuei buruz arituko dira, azalduko dute zein ezberdintasun dagoen norberak bere azpiegitura jartzearen eta modu kolektiboan egitearen artean, eta energia iturri anitzen prezioa ere aipatuko dute, instalazioa ordaintzeko aukerak ere azalduta.
Bigarren batzarra
Maiatzaren 22an egin zuten komunitatea egituratzeko lehen bilera. Deialdi horretan hiru galdera egin zizkieten parte hartzaileei, abantailak, zailtasunak eta beharrak guztien artean eztabaidatzeko.