Eguraldi paregabearekin ospatzen ari dira jaiak Arakaldon. Atzo herriko haurrak izan ziren protagonistak pregoia irakurrita eta musikarekin gauera arte luzatu zuten giroa. Gaur arratsaldean musikak, tortilla lehiaketak, umeentzako jarduerek eta bola jokoak batu dute jende ugari eta bihar Xaiborrek agurtuko du jaia, bazkaldu eta gero. Izan ere, atzo matxura izan zuen gernikarrak eta ezin izan zen bertaratu. Hala ere, zorra kitatzeko borondatea erakutsi die Arakaldoko herritarrei.
Argazkiak: Arakaldoko Jai Batzordea eta Aitor Aspuru Saez