Trafiko istripua gertatu da gaur arratsaldean Arakaldoko biribilgunean, Atxetako sarreran. Auto bat bidetik atera eta pertsona bat zauritu da. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta Usansoloko ospitalera eraman dute zauritua. Trafikoa berrezarrita dago dagoeneko.