Las Modernas de Arakaldok umorez eman diote hasiera ofiziala herriko jaiei

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 17a

Musika bikoteak txantxaz beteriko pregoia irakurri du, aldarrikapena baztertu gabe.

Arakaldoko jaiak 19:30ak pasata hasi dira ofizialki, Las Modernas de Arakaldo musika taldeak hitza hartu baitu orduan pregoia irakurtzeko. Bikoteak gogor hasi du ekimena, Esparteroren hilobiaren gainean dantzatzeko asmoz. Izan ere, jeneral liberalak herria erre arren, bizitza loratu da bertan.

Berez, musikarien pregoiak aldarrikapena -sexu aniztasuna eta arrazismoaren kontrako mezua zabalduta- eta umorea uztartu ditu. Izan ere, ziurtatu dute beti izango direla Las Modernas de Arakaldo, salbu Arrankudiagak eskaintza ekonomiko handia egiten badie aldatzeko.

Halaber, herriari eta bizilagunei esker beroak eman dizkiete eta "Gora Euskal Herria eta Gora Arakaldo!" ohikatuta amaitu dute.

Jarraian bota dota txupinazoa eta Tor Magoari eman diote lekukoa. Edonola ere, aipatu beharra dago arakaldoarrek ez dutela txupinazoa itxaron giroa berotzen joateko eta lukainka jaten, poteak hartzen eta bola jokoan aritu dira arratsaldean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide