Arrankudiaga eta Arakaldo artean, A-625 errepidean, bi autok talka egin dute gaur goizean. Ertzaintzak baieztatu duenez 12:05ean izan da ezbeharra. Ibilgailuetan zioazen hiru lagunak zauritu dira. Auto baten barruan zioazen bi pertsonak kolpearen ondorioz harrapatuta geratu dira, eta biak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, horietako bat helikopteroan. Bigarren autoko gidaria, berriz, Galdakaoko erietxera eraman dute anbulantzian.
Trafiko mozketa
Istripuaren ondorioz trafikoa moztuta egon da bi orduz. Haatik, auto pilaketa handiak izan dira. Hori dela eta, Ertzaintzak A-68 peajetik bideratu du trafikoa. Ertzaintzak adierazi du errepidea zabaldu berri dutela.