Hasi dira Zolloko sanmartinak

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil 2016ko aza. 11a, 08:16

Hasi dira jada aurtengo San Martin jaiak Zollon. Azaroaren 10etik 19ra bitartean ospatuko dira. Ostiralean, larunbatean, igandean eta datorren asteko larunbatean ere izango dira aurtengo jaiak. Egun nagusia, San Martin, ostiralean egokitu da aurten.

Hasi dira jada aurtengo San Martin jaiak Zollon. Azaroaren 10etik 19ra bitartean ospatuko dira. Ostiral, larunbat, igande eta datorren asteko larunbatean ere izango dira aurtengo jaiak. Egun nagusia, San Martin, aurten ostiralean egokitu da.

San Martin egunean, 12:00etatik aurrera Etxebarria aita semeak arituko dira goiza alaitzen. Arratsaldean, Arratsaldean, aldiz, 19:00etik aurrera txerrikia eta etxeko ogia dastatzeko aukera izango du hurbiltzen den orok.

Asteburu honetan musika izango da protagonista. Ostiralean Uluka taldeak joko du 22:30an eta ondoren, Zirkinik bez taldearen eskutik erromeria egongo da. Larunbatean 20:00etan hasiko da Oskresta taldea giroa alaitzen eta 23:00etatik aurrera Sarkor eta Akerbeltz taldeez gozatzeko aukera izango dute Zollora bertaratzen diren guztiek. 

Larunbatean, gazte eta umeen eguna ospatuko da. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute; 11:00etatik aurrera puzgarriak izango dituzte frontoian eta 15:00ak aldera bazkaria egingo dute.

Asteburuari bukaera emateko, igandean, Etorki dantza taldearen emanaldia egongo da 12:30an.

Larunbatean autobus zerbitzua egongo da gau osoan zehar Ugaoko geltokitik Zollora ordu erdiro 20:00etatik 23:00etara eta bueltatzeko, Zollotik Ugaora ordu erdiro 3:30tik 6:00etara.

Azkenik, jaien bukaera azaroaren 19an izango da, Zolloko auzotarrek urtero egiten duten jai amaierako bazkariarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide