Burujabetzaren bidean urrats gehiago eskatuko ditu ADOS-ek udalbatzan

Erredakzioa 2016ko urr. 18a, 09:39

ADOS plataformak mozioa sustatu du udalean EH Bildu eta EAJ alderdien babesarekin, eta ostegunean landuko dute arratsaldeko 19:00etan. Helburua da aurrera egitea erabakitzeko eskubidearen norabidean, 2014ko azaroaren 2ko herri galdeketaren ostean.

ADOS plataformak mozioa sustatu du udalean EH Bildu eta EAJ alderdien babesarekin, eta ostegunean landuko dute arratsaldeko 19:00etan. Helburua da aurrera egitea erabakitzeko eskubidearen norabidean, 2014ko azaroaren 2ko herri galdeketaren ostean. Taldeak gogoratu du Arrankudiaga-Zolloko herritarren gehiengoak burujabetzaren aldeko hautua islatu zuela bozkaketan; biztanleen % 61,59ak parte hartu zuen egitasmoan eta % 89,64ak baiezkoa erman zion “Nahi duzu euskal estatu subirano bateko herritar izan?” galderari.

Bi urte igaro eta gero, ADOSek nahi du mugarri historikotzat hartzea ekimena, eta horretarako proposatu du Etxarri-Aranatz udalerriarekin senidetzea. Berez, biak izan dira aitzindari esparru horretan, bata EAEn eta bestea Nafarroan, alegia. Plataformaren ustez, Euskal Herriaren zatiketa gainditzeko neurri aproposa da eta seinaleen bidez adieraziko dute herrian, bistakoa izan dadin. Alabaina, nabarmendu dute Etxarriko herritarrek modu aktiboan lagundu zutela Arrankudiaga-Zolloko galdeketaren prestaketetan.

Azaroaren 6an urteurren ekitaldia

Horrez gain, udalari eskatu diote parte hartzeko azaroaren 6ko ekitaldian, plaka jarriko baitute. Berez, nahi dute horretan zein gainerako ekintzetan erakundeko ordezkariak aritzea, zenbait ekintza antolatuko baitute II. urteurrena ospatzeko. Nahiz eta hitzordu gehienak zehaztu dituzten, guztiak berretsi arte ez dute egitarau osoa plazaratuko.

ADOSek azpimarratu du 1.979an Arrankudiaga-Zolloko Udalak independentzia aldarrikatu zuela eta 2014an burujabetasunaren aldeko adierazpena egin zutela berriro.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide