14 kilometro edo enbor mozketa zeinek azkarrago bukatu, korrikalari eta aizkolarien arteko erronka

Arrankudiaga-Zolloko bosgarren Trail lasterketa berrikuntzaz beteta iritsiko da larunbat arratsaldean eskualdera. Izan ere, Aritz Irabazabal Ugaoko aizkolariak lasterkari guztiei desafioa bota die: 14 kilometroko bidea, berak 14 enbor moztu baino lehenago ezetz bukatu. Apustua 16:30ean hasiko da, lasterketarekin batera. Hala, Arrankudiagako plazan kokatuko da aizkolaria, gainontzeko partaideak Arrankudiaga eta Zollo arteko maldetan barrena korrika doazen bitartean. 

Arrankudiaga-Zolloko bosgarren Trail lasterketa berrikuntzaz beteta iritsiko da larunbat arratsaldean eskualdera. Izan ere, Aritz Irabazabal Ugaoko aizkolariak lasterkari guztiei desafioa bota die: 14 kilometroko bidea, berak 14 enbor moztu baino lehenago ezetz bukatu. Apustua 16:30ean hasiko da, lasterketarekin batera. Hala, Arrankudiagako plazan kokatuko da aizkolaria, gainontzeko partaideak Arrankudiaga eta Zollo arteko maldetan barrena korrika doazen bitartean. 

Antolatzaileek giro herrikoia eman nahi izan diote aurtengo edizioari. Hori dela eta, 19:30etik aurrera Nafarroa Kantu Taldearen emanaldia izango da Arrankudiagako plazan. Lasterketa IV.Basahauntza Trail Zirkuituaren barnean dago, eta izen-emateak 5 euro balio ditu. Horretarako, www.sailkapenak.com webgunean apuntatu beharra dago. Dena den, egunean bertan ere apuntatu ahalko da 10€ ordainduta.

Egitaraua

Kirolariak 14:30etik 15:45era bertaratu beharko dira dortsalak jasotzera. 16:00etan, aldiz, txikien krossa egongo da, jaiotza urtearen arabera metro kopuru ezberdina zeharkatu beharko dituztelarik, txikienek (2013tik aurrera jaiotakoek) 200 metroko zeharkaldia egingo dute, eta handienek (2005-2006 urtekoek) 600 metro. Lasterketa nagusia 16:30ean hasiko da elizaren aldamenetik, eta leku berdinean egongo da helmuga puntua.

Ibilbidearen ezaugarriak

Fitxa teknikoari dagokionez, 14 kilometroko luzeera izango du bideak, eta 1.005 metroko malda metatua. Bide motei erreparatuz, lurra izango da nagusi zirkuituaren %50ean, asfaltoa %30ean eta bidezidorra %20an. Antolatzaileek aurreratu dutenez arropa zaintzeko zerbitzua egongo da, baita dutxatzeko aukera ere. Horrez gain, probaren amaieran nola jateko hala edateko eskaintza luzatuko diete partaideei. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide