Martxan dago Nerbioi-Ibaizabalgo Energiaren Behatokia

Erredakzioa 2016ko ira. 18a, 17:14

Nerbioi-Ibaizaleko Energiaren Behatokia sortu du Udaltalde 21k. Lan-saio bat egin dute dagoeneko, zeinetan Nerbioi-Ibaizabaleko udalen ordezkariek hartu duten parte.

Udalatalde 21en Nerbioi-Ibaizabaleko hiru lan ildoetako bat garatuko du behatoki horrek: “Kudeaketa energetikoa eta klima aldaketa”. “Murrizketa hirukoitza” lortzea izango da entitate berriaren helburua: murrizketa kontsumo energetikoan, faktura energetikoaren gastuan eta berotegi-efektuko gasen isurketan.

Informazio energetikoa zentralizatzeko aplikazioa, urtarriletik aurrera martxan

Informazio energetikoko aplikazio bat erabiliko dute horretarako:" kontabilitate energetikoko software bat". Honako gauza hauek ahalbidetuko ditu aplikazio horrek: “fakturazio egokia kontrolatzea, hornidura energetikoen kontratazioa hobetzea eta udalerrietako eraikin eta argiztapen publikoko koadro guztiak erregistratzea eta horien portaera aztertzea”.

Aplikazio hori 2017ko urtarrilerako funtzionamenduan egotea aurreikusi dute. Hala ere, hasiera batean eskualdeko sei udalerriri soilik eskainiko zaie zerbitzua (Arrankudiaga-Zollokoa tartean).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide