Ertzaintzak jakinarazi du bi pertsona atxilotu zituela Zollon ostiralean eta lapurreta delituak leporatu dizkiela. Laudioko Ertzain Etxeak bizilagun baten deia jaso zuen adierazteko norbait Zolloko urtegiko etxolatik gauzak ateratzen ari zela.
Berehala, ertzainak Zollon bertaratu ziren eta bi lagun atxilotu zituzten, 29 eta 38 urteko bi gizonezko, alegia.
Ertzaintzak zabaldu du etxolako leiho bat apurtuta zegoela eta barruan dena nahasita. Gainera, motorraren zenbait pieza eta kableak falta ziren. Atxilotuen furgonetan -han aparkatuta- horrelako gauzak topatu zituztela ziurtatu du Segurtasun Sailak.