Bereziak izango dira aurtengo Arrankudiagako Jaiak. Izan ere, festa egunen data aldatzea erabaki dute. Hala, abuztuaren 6an abiatu dituzte aurreneko ekintzak (Jubilatuen Egunean), eta hilaren 16an izango dira azkenekoak. Hala ere, abuztuaren 12an, ostiralez, jaurtiko dute txupina.
Jai Batzordeko kideek azaldu dutenez, aldaketa festa egunak bateratzeko egin dute: “Jai Batzordean herritar batek egin zuen proposamena eta ondo ikusi genuen”.
Egitarauari dagokionez, ordea, jada errotuta dauden ekintzak izango dira nagusi. Gastronomia ikuspegitik tortilla eta marmitako txapelketa egongo dira; baita odoloste edo berakatz zopa jana ere.
Aurten, gainera, Trapu Zaharra konpainiaren kale antzerkia ere jasoko du plazak, baita zinema eskaintza ere.
Kontzertu ugari
Musikazaleentzat ere eskaintza zabala prestatu dute antolatzaileek. Izan ere, Mikel Markez bertaratuko da. Horrez gain, Kupela, Eskean Kristo eta Amaiur taldeen kontzertuak ere egongo dira.
Berakatz Eguna, festen azkeneko eguna, asteartean izango da, abuztuaren 16an. Besteak beste, gazte bazkaria izango du nobedade.
EGITARAUA EGUNEZ EGUN
Abuztuak 6 (larunbata): Nagusien Eguna
12:00 // Meza
12:30 // Jubilatuen XXII. jokoak (briska, igela, boloak...)
14:30 // Jubilatuen bazkaria
16:00 // Kantuak eta dantzaldia
Abuztuak 12 (ostirala): Bezpera
17:30 // Kamisetak banatzea
18:00 // XXIX. Marmitako Lehiaketa
Izenak ematea: 18:00etatik 18:30etara
19:30 // XX. Tortilla Txapelketa (Herriko 0 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzat)
Izenak ematea: 18:00etatik 18:30etara
20:00 // Kalejira
20:00 // Tortilla eta marmitako lapikoen aurkezpena
20:30 // Txupinazoa plazan (txaranga)
22:00 // Afaria
22:30 // Mariskal DJ platano dantza
Abuztuak 13 (larunbata): Umeen eguna
11:30 // Txupinazoa, bolanderak eta umeen kalejira Elexaldetik Iberlandara
12:00 // Umeentzako jolas parkea, Iberlandan
14:30 // Umeen bazkaria (Gizarte Etxean)
Bazkarirako izenak emateko zerrendak jarriko dira Agirre tabernan, Elexondo tabernan, Batzokian eta Gizarte Etxean. Apuntatzeko epea: abuztuaren 10a
17:00 // Apar jaia umeentzat, Garondoko parkean
18:00 // Boloak (umeen tirada)
19:00 // Boloak. Nagusien tirada, J.I. Larrazabalen III. oroimenezkoa
19:00 // DJ Xaibor, umeentzako dantzaldia, Herriko Plazan
[video:https://www.youtube.com/watch?v=CvOJTYaS0PI]
19:30 // Umeen mozorroak
20:00 // Frontenis finalak
21:15 // Kanpamentukoen ekitaldia, frontoian
Abuztuak 14 (igandea): Kofradia Eguna
10:00 // Diana
10:30 // Kalejira
11:00 // Meza nagusia
12:00 // Txakolin dastatzea
13:30 // Kontzentrazioa: “Euskal presoak Euskal Herrira”
14:00 // Umeen kofradia bazkaria
14:30 // Kofradia bazkaria, eliza atarian
Txartelak Agirre tabernan, Elexondo tabernan, Batzokian eta Gizarte Etxean jarriko dira salgai
16:30 // Kantuak, bidebieta trikitixarekin
17:00 // Mus txapelketa
18:30 // Kale antzerkia: Ongi etorri findemundo! (Trapu Zaharra taldea)
[video:https://www.youtube.com/watch?v=upibdi_T0co]
20:30 // Erromeria DJ Bull-ekin
Abuztuak 15 (astelehena): Andra Mari
10:00 // Diana
10:30 // Kalejira
11:00 // Meza nagusia
11:45 // Herri kirolak
19:00 // Pilota partidak
20:30 // Jaialdia: Mikel Markez
[video:https://www.youtube.com/watch?v=ffQaevvDQsM]
22:00 // Zinema umeentzat
Abuztuak 16 (asteartea): Berakatz Eguna
11:30 // Futbol partida: “Goikoak behekoen aurka”
14:30 // Gazte bazkaria eta kantaldia
17:00 // Grafiti-murala
19:00 // Pilota partidak
21:00 // Odolosteak afaltzera herriko tabernetan
21:30 Gaupasa, ondorengo taldeekin:
Kupela
[video:https://www.youtube.com/watch?v=xEOJeaFRRlo]
Eskean kristo
[video:https://www.youtube.com/watch?v=ZIkeEwoVn-Q]
Izerdi gorria
[video:https://www.youtube.com/watch?v=lSpWrigx4ME]
5:00 // Berakatz sopa eta jaien amaiera