Santa Ana Mugarrietako ekintzaren jatorria

1655etik ospatzen da Santa Ana jaia Aretan. Orduan, Arrankudiagako auzokide bat zen Laudioko alkatea, Juan Bautista de Otxoaren, eta Atxetako goiko parteko landetan eraikitako baselizatxoa (orain desagertuta dagoena) urtero bisitatzeko ohitura ezarri zuen.

1655etik ospatzen da Santa Ana jaia Aretan. Orduan, Arrankudiagako auzokide bat zen Laudioko alkatea, Juan Bautista de Otxoaren, eta Atxetako goiko parteko landetan eraikitako baselizatxoa (orain desagertuta dagoena) urtero bisitatzeko ohitura ezarri zuen.

Gaur egun egiten diren ekintzak Juan Bautista de Otxoarenek sustatutako erromerien adierazpen modernoa dira. Orduko erromerietan, Arrankudiaga eta Laudioko auzokideek txistu eta danbolinaren erritmopean egiten zuten dantza, eta lehian aritzen ziren, aharien arteko borroketan eta sokatiran.

Laudioko eta Arrankudiagako biztanleek lur horren jabetza lortzeko izan dituzten borroka eta gatazketan du jatorria erritual horrek. Gatazka 1751ean amaitu zen, Valladolideko Errege Kantzelaritzak oraingo mugarritzea ezarri eta agindu zuenean, eta hor dirau oraindik ere, etorkizuneko belaunaldiek ez dezaten ahaztu.

Ordutik, bakez, udalerri bietako alkateek urtero aztertzen dituzte mugarriak Santa Ana egunean.

Historia

1740an, auzia hasi zen Laudioko Haranaren eta Arrakundiagako Elizatearen artean, Arantzazu mendiaren jabetza eta mugaketa zela eta.

Arrankudiagak zioen jurisdikzio biak banatzen zituen marra baselizatik pasatu behar zela, eta, hala, Ebanjelioaren zatia Arrankudiagako Elizatearena izango zela eta Epistolarena, Laudioko Haranarena.

Hainbat gorabehera eta gero, aukera hori ezarri zen 1751ko mugarritzearen bidez. 1772an, Artzapezpikuaren bisitari orokorrak ezarri zuen baselizaren jabetza ezin zela zatitu Arrankudiagako Elizatearen eta Laudioko Haraneko Lamuzako San Pedro Elizatearen artean.

Hainbat agiritan agertzen da Laudioko eta Arrankudiagako alkateak eta parrokia-kabildoak elkarrekin batera joaten zirela Santa Ana jaia ospatzeko ekitaldietara eta herri bateko eta besteko onuradunak txandaka arduratzen zirela ofizioez.

Agiriotan esaten da Arrankudiagako Elizateko fidela eta auzokideak urtero joaten zirela baselizara Santa Ana ospatzera, eta hala egiten zutela Laudioko Haraneko justiziak eta auzokideek ere.

Lehenengoak, eskumako aldean esertzen ziren, eta bigarrenak, eskuinean. Meza ondoren, bakoitza bere jurisdikziora joaten zen eta lantzak jartzen zituzten mugak adierazteko. Dantzak banatzen ziren, eta ardoaren prezioa finkatu, gurtza egintza hauek Santa Ana gehiago ohoratzeko baimentzen zituelako Laudioko Haranak, baita gizalegez jokatzeko Arrankudiagakoekin.

Laudioarren arabera, Arrankudiagakoak lehen aldiz joan zirenean Arrankudiagako auzokide zen Laudioko alkateak gonbidatuta joan ziren, eta gero joaten jarraitu zuten, jaurerriko beste errepublika batzuetan egiten zen bezala.

Baseliza XIX. mendean berreraiki zen, baina hasierako kokalekutik 300 metrora, Laudioko jurisdikzioan. Santa Ana egunean (uztailak 26), udal talde biek baselizaren hasierako kokalekuan dagoen mugarria bisitatzen dute, eta alkate bakoitzak bere aginte-makila jartzen du.

 

(Jose Ignacio Homobono Martinez, "Fiestas y rituales públicos intermunicipales de el País Vasco")

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide