Erromeriak girotuko ditu Basakoetxeko Jaiak, igandean

Erredakzioa 2016ko uzt. 8a, 11:05

Basakoetxeko Jaiak ospatuko dira datorren asteburuan Arrankudiaga-Zollon. Jaiaren eskema ohikoa izango da: Larunbatean (uztailak 9) hasiko da jaia, 19:30ean, txistulari eta trikitilariek girotutako kalejirarekin.

Hurrengo egunean, berriz, goizetik ekingo zaio jaiari. 10:00etan txupinazoa eta bolanderak egongo dira eta, jarraian, Basakoetxera igoko dira herritarrak, erromerian.

Bertara iristean meza egingo da, eta bazkaria gero, 14:30ean, trikitilarien emanaldiaren ostean. Erromeria egongo da bazkalostean, harik eta 18:00etan jaiari amaiera emango zaion arte.

Basakoetxeko Jaiak ospatuko dira datorren asteburuan Arrankudiaga-Zollon. Jaiaren eskema ohikoa izango da: Larunbatean (uztailak 9) hasiko da festa, 19:30etan, txistulari eta trikitilariek girotutako kalejirarekin. Hurrengo egunean, berriz, goizetik ekingo zaio jaiari. 10:00etan txupinazoa eta bolanderak egongo dira eta, jarraian, Basakoetxera igoko dira herritarrak, erromerian.

Bertara iristean meza egingo da, eta bazkaria gero, 14:30etan, trikitilarien emanaldiaren ostean. Erromeria egongo da bazkalostean, harik eta 18:00etan jaiari amaiera emango zaion arte.

Aspaldidanik ospatzen den jaia da Basakoetxerena. Horren froga dira hemen ikusi daitezkeen argazkiak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide