Arrankudiaga- Zolloko Udalak eta Udaltalde 21 Nebioi-Ibaizabalek jardunaldia antolatu dute biharko, herria zeharkatzen duen Nebioi ibaiertzean hondakin garbiketzeko.
Jarduera goizeko 11etan hasiko da Iberlanda auzoan, futbol zelaiaren ondoan, eta amaieran hamaiketakoa eta opari txikia eskainiko dute.
260 mila kilotik gora hondakin bildu zituzten 2014an Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko herrietan
Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21ek Jasangarritasuneko Eskualdeko Bulegoak kudeatzen dituen hamaika herrietan 2014an bildu zituzten neurri txikiko etxeko hondakinen, pilen eta landare-olioaren kopuruen balantzea egin du.
Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Urduñan, Orozkon, Ugaon, Zaratamon eta Zeberion 263.598,71 kilo hondakin bildu zituzten gaikako bilketa bidez.