Arrankuadiaga-Zolloko Udalak hileta zibilak egiteko araudia onartu du. 5 leku utziko ditu horretarako: Atxetako plaza eta Arrankudiaga eta Zolloko plazak eta pilotalekuak. Hala ere, ez dute baztertu espazio gehiago baimentzea.
Eskaerak alkatetzan egin beharko dituzte eta doako zerbitzua izango da. Dena den, udalak zenbait bitarteko lagako dituenez -megafonia, gorpurako euskarria eta elektrizitatea- bermea ordaindu beharko dute eta osasun arloko araudia bete.