Ekainaren 23an abiatuko du udalak etxeetako traste zaharrak -hondakin handiak, alegia- jasotzeko zerbitzua.
Izan ere, hil bakoitzeko laugarren ostegunean batuko dira eta bezperan atera beharko dira kalera. Etxeko traste zaharrak bakarrik bilduko dira, hau da, altzariak, koltxoiak, ispiluak, alfonbrak, lanparak, bizikletak... atera beharko dituzte herritarrek.
Bilketa puntuak
Beraz, ezingo dira atera hondakin industrialak, obretakoak, pinturak, pneumatikoak, hondakin arriskutsuak eta abarrekoak. Hurrengoak izango dira bilketa puntuak: Atxetan -Presaganen aurrean-, Errotalden -lantegiko sarreran-, Otxandurin, Iberlandan -geltokiaren ondoan-, Garondon -markesina atzean-, Zubitxetan, Arenen -udaletxe atzean-, Zollo-Elexalden, Aspiuntzan -auzo barruan- eta Igerilekuko landan.