8 hilabeterako lanak abiatu ditu geltokian Renfek

Aitor Aspuru Saez 2016ko mar. 28a, 13:58

Renfek hasi ditu dagoeneko Arrankudiagako geltokiko lanak eta, printzipioz, 8 hilabetez luzatuko direla aurreikusi du. Horrela, herritarrek egindako eskaera historikoari erantzun dio enpresak.

Obrak hiru esparrutan eragingo du: nasara heltzeko irisgarritasuna egokituko du, eta aldi berean nasak hobetu eta aterpeak berrituko ditu. Hori gauzatzeko, arrapalak eta eskailerak eraikiko dituzte eta biek beteko dute irisgarritasunerako araudia.

Renfek hasi ditu dagoeneko Arrankudiagako geltokiko lanak eta, printzipioz, 8 hilabetez luzatuko direla aurreikusi du. Horrela, herritarrek egindako eskaera historikoari erantzun dio enpresak.

Obrak hiru esparrutan eragingo du: nasara heltzeko irisgarritasuna egokituko du, eta aldi berean nasak hobetu eta aterpeak berrituko ditu. Hori gauzatzeko, arrapalak eta eskailerak eraikiko dituzte eta biek beteko dute irisgarritasunerako araudia.

Horrez gain, nasak berriro margotu, zabaldu eta igoko dituzte, trenaren altuera aintzat harturik. Bukatzeko, aterpeak ere moldatzeko asmoa dauka Renfek.

Udala eta Renferen harremanak
Azken hilabeteetan komunikazio oparoa izan dute Arrankudaga-Zolloko Udalak eta trena kudeatzen duen enpresak. Berez, duela hilabete batzuk, hau da, obrak hasi baino lehen, Renfek zenbait aldaketa tekniko proposatu zituen proiektuan.

Zehazki, enpresak erabili nahi zituen zenbait lursail publiko, udalarenak, hain zuzen. Tokiko erakundeak egitasmoa aztertu zuen eta, azkenean, ezezkoa eman zion Renferi. Udal gobernu taldeak argudiatu zuen aldaketak ez ziola onurarik ekarriko herriari. Izan ere, horren ondorioz Uribarriko bidea estutuko lukete eta edukiontziak lekuz aldatu ez ezik, aparkaleku bat ere galduko lukete herritarrek.

Hortaz, hasierako proeiktuari eutsiko diote. Egitasmoa 2011koa da eta denbora luzez geldirik egon da. Hala ere, hilabete gutxi igaro dira Renfek udalarekin harremanetan jarri zenetik.

Nabarmentzekoa da Ugaoko eta Arrigorriako geltokietan ere lanean diharduela enpresak antzeko helburuak lortzeko. Dena den, Renfek ez du ezer iragarri Laudioko, Amurrioko edo Urduñako geltokiei dagokionez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide