Arrigorriagako Sokarri HKT-ak 2 domina lortu ditu asteburuan jokatutako Munduko Sokatira Txapelketan. Unai Gorostizaga arrankudiagarra taldeko kidea da eta berarentzat ohorea izan da txapelketan parte hartzea.
Brontzekoak dira lortutako bi dominak parte hartutako bi kategorietan, 560kg eta 600kg-tan. Hain zuzen ere. Horrez gain, Sokarriko 6 kideek eta Ibarrako beste bik, Basque Country taldea osatu zuten eta 600kg-ko kategorian aritu ziren brontzezko beste domina bat lortuz. Hori dela eta, Unai Gorostizaga eta bere taldekideek 3 domina lortu dituzte.