Igandean lapurreta jazo zen Arrankudiagan. Herriko erdigunea zeharkatzen duen errepide alboan dagoen urbanizazioan pertsona bat edo gehiago etxebizitza batean sartu ziren eta zenbait bitxi lapurtu zituzten.
Hala ere, berehala ohartu ziren jabeak; etxera itzuli zirenean leihoa apurtuta eta atzeko atea ikusi baitzuten eta euren susmoa da ebaslea edo ebasleak barruan zeundela oraindik.
Gertakaria baino lehen ingurutan sumatu zuten pertsona baten deskripzioa eta hainbat informazio eman diote herritarrek Ertzaintzari eta poliziak ikerketa hasi du.
Udalak adierazi du gutxienez bi lapurreta gehiago gauzatu dituztela azken hilabeteetan herrian; baserri batean eta futbol zelaiko azpiegituretan.