Gizarte-Etxeak junta berria izango du eta Gazte Asanbladak kudeatuko du astean zehar

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2016ko ots. 12a, 09:57

2015. urtea bukatzearekin batera, bost urtez Arrankudiaga-Zolloko Gizarte-Etxea auzo elkarteko aste barruko laguntzaile-arduraduna izandako Naiara Albizuak eta David Medierok euren ardura bukatutzat eman zuten.

2015. urtea bukatzearekin batera, bost urtez Arrankudiaga-Zolloko Gizarte-Etxea auzo elkarteko aste barruko laguntzaile-arduraduna izandako Naiara Albizuak eta David Medierok euren ardura bukatutzat eman zuten.

Orduan, zerbitzua betetzeko izen berriak  emateko epea zabaldu egin zen eta herriko Gazte Asanblada bilakatu da aurrerantzean astean zehar laguntzaile-arduradun berria. Astelehenetik ostiralera gazteen artean kudeatuko dituzte bai taberna eta zein gainerako ardurak.

Gainera, Gizarte-Etxea garai berrietara egokitzeko eta zerbitzu berriak eskaintzeko asmoz, Batzar-Nagusia burutuko dute domeka honetan, eguerdiko 13:00etan. 2015. urtearen amaieran, azaroan alegia, auzokideak euren artean bildu eta aldaketa batzuk onartu egin zituzten. Horien artean, hogei urtez inguru elkarteko lehendakari izandako Joxe Iturrizarrek kargua amaitutzat eman zuen, junta berria eratzeko proposamena onartu zen eta junta berri horri elkarteko estatutuak berritzeko ardura eman zitzaion.

Batzar-Nagusian landuko diren puntuak hurrengoak izango dira:

  • Aste barruko laguntzaile-arduradun berriak.
  • Junta berriko partaideen proposamena.
  • Estatutu berrien eragileen promosamena.
  • Zenbait proposamen: erabilera arauak, sentsibilizazio kanpaina edo garbiketak.
  • Obrak.
  • Bakoitzak lekarkeena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide