Atzo zendu zen Felix Zubiaga, Villosako eta Athleticeko jokalari ohia. 1945Eko urtarrilaren 4an jaio Arrankudiagan, beraz, 71 urte egin berri zituen. 14 urteetatik Villosako taldean jokatu zuen 1964. urtera arte. Athleticek fitxatu zuen urte horretan.
Hasieratik erasoko postuetanjokatu zuen Zubiagak. 1969-710 denboraldian gol gehien sartu zituen Athleticeko jokalaria izan zen, 11 gol sartu zituen 23 partidutan. Ondoren, ezkerreko hegalean jokatu zuen eta 1972-73ko denboraldian Kopako garailea izan zen, izan ere, Castellonen aurka jokatutako partidu zailean gola sartu zuen.
Futbolarekin bukatu aurretik, Puertollanoko Calvo Sotelo eta Arenas taldeetan ere aritu zen.
Gaur arratsaldeko 18:00ean izango da hileta Okendoko Santa Maria de Unza elizan. CD Laudiok eta Athletic Klubak haien dolumina adierazi dute.