Euskal Preso Politikoen aldeko elkartasun gaua antolatu du, abenduaren 12an, Arrankudaiaga-Zolloko presoen aldeko herri mugimenduak. Bertan ateratako etekina Etxerat elkarteari bideratuko zaio antolatzaileen arabera.
"Elkartasuna ez da delitua, beharrezkoa baizik" lelopean Matarrasa, Fetitxe eta Habemus Papam musika taldeak harituko dira oholtza gainean, azken honek "Hortzak erakutsi" diska berriaren aurkezpena egingo du.
Kontzertuak gaueko 22:00etan hasiko dira Arrankudiagako Gizarte Etxean eta bokata txosna 21:30tatik 23:00etara egongo da zabalik.