Sanmartinak ospatuko dira Zollon, azaroaren 11 eta 21 bitartean Ganekogortaren magalean. Gaur hasiko dira egitarauarekin, San Martin egunean bertan, eta ekintzez betetako asteburua antolatu ondoren, herri bazkariarekin emango zaio bukaera.
Asteazkenean ekingo diote jaiari. San Martin eguna ospatuko dute eta 12:30etan hasiko diren aizkolariekin emango zaie hasiera jaiari. Etxebarria aita-semiek ariko dira giro alaitzen. Arratsaldean, aldiz, 19:00etik aurrera txerrikia eta etxeko ogia dastatzeko aukera izango du hurbiltzen den orok.
Asteburua betea etorriko da barikutik domekara luzatuko den egitarauan. Barikuan, 22:00etatik aurrera aiaraldeko Uluka talde izango da frontoian.
Zapatuan, gazte eta umeen eguna ospatuko da. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizeko 12:00etan umientzao puzgarriekin gozatzeko aukera izango dute txikienek. 15:00ak aldera bazkaria egingo dute. Iluntzean, 19:30ak aldera Musika Eskolaren emanaldia egongo da, 21:00etatik aurrera The Bilus Moon bikote akustikoak joko du da eta 22:30etik aurrera Matarrasa, Los Zopilotes Txirriaos eta Tximeleta taldeek gau-giroa berotuko dute.
Gau osoan zehar autobusak ibiliko dira Zollo eta Ugao artean. Igandean, Azaroaren 15an , 12:30etik aurrera Nafarroa kanta taldea arituko da.
Azkenik, jaien bukaera azaroaren 21an izango da, Zolloko auzotarrek urtero egiten duten jai amaierako bazkariarekin.