Arrankudiaga-Zolloko udalak aurrekontuetan Laguntza Humanitariorako diru kopuru bat jartzen du. Bertako herritarrek aukera daukate proiektuak aurkezteko diru laguntza hau jasotzeko. Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 20an amaituko da.
Udalak, bere aldetik, munduan ezbehar bat gertatuz gero, kontuan izaten du eta horra ere diru kopuru bat bidaltzen du.
Joan den urtean horrela banatu zuten diru-laguntza
- Mozambique 1350 euro.
- Nikaragua 1350 euro.
- Herriko pertsona batentzat 1350 euro.
- Gaza (Palestina) 1350 euro.
- Euskal Fondoa 600 euro.
Arrankudiaga-Zolloko udala Euskal fondoaren bazkide denez, %10a gutxienez, horretara bideratu behar du, hau da, Laguntza Humanitariora.
Euskal Fondoa Lankidetza Deszentralizaturako koordinazio eta laguntza tresna bezala eratu zen, hau da, Euskal Herrian Hegoaldeko instituzio, erakunde sozial eta komunitateekiko harreman solidarioen alde diharduten esperientzia lokalak biltzen dituen lankidetzarako tresna eta asoziazioaren helburua zera da: herrien arteko desberdintasun egoera latzaren oinarri eta ondorioetaz herritarrak sentsibilizatzea batetik eta munduko ordenu berri justuago eta solidarioago bat ezartzeko elkarlanaren beharra transmititzea bestetik.