Arrankudiaga-Zolloko IV. Trail lasterketa izango da urriaren 11n, igandea. 14 kilometrotako ibilbidea prestatu du Arrakundiagako Trail taldeak.
11:320ean herriko plazan hasiko da lasterketa. Menditik, Zollotik, Kurutzetako urtegitik eta herriko hainbat auzoetatik ibili eta gero eliza ondoko plazan izango du bukaera trailak. Antolatzaileen arabera “Erronka polita izango da bai asfaltotik eta bai mendiko lasterketetan horrenbeste kilometro egiten ez duen jendearentzat. Izan ere, zoru ezberdinak antzeko portzentaietan izateak bideragarri bihurtzen du lasterketa edozein “runner”entzat.”
Aurten, gainera, umeek parte ahal izango dute, haien lasterketa propioa izango baitute. 10:30ean izango da haien txanda.