Arrankudiaga-Zolloko udalak Arrankudiaga-Zolloko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana egiteko prozesua jarri du abian.
Egitasmoa garatzeko aurre-lanak uztailean hasi ziren eta bi fase aurreikusten dira: diagnostikoa egiteko lehena (2015eko abuztua-urria bitartean) eta Plana zehazteko bigarrena (2015eko urria-azaroa).
Udalerriko lehen plan hau lantzeko Udalak, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz, parte hartze prozesu bat jarri du martxan, helburu hauekin:
- Arrankudiaga-Zollon emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren inguruko diagnostikoa egitea.
- Arrankudiaga-Zollotarrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren inguruan hausnarketa egitea eta egoeraz jabetzea.
Diagnostikoa egiteko orduan, baldintza egokiak, hau da, lagungarri izango den giroa lortzea eta jarrera aktiboak sustatzea, parte hartzaile guztien artean.
Diagnostikoa egiteko lan-talde ezberdinak osatuko dira:
- Herriko emakumeekin
- Interesa dute herritarrekin eta eragileekin
- Udaleko langile eta ordezkari politikoekin
Lan-talde bakoitzarekin 2 tailer gauzatuko dituzte. Tailer hauetan, gaiaren inguruko trebakuntza, sentsibilizazioa eta hausnarketa sustatuko dira, eta esperientzia pertsonaletatik abiatuko dira lanketa egiteko. Herritarrekin eta herriko emakumeekin egingo dituzten tailerrak Udaltalden izango dira.
Emakumeen lantaldea urriaren 2an eta 30ean izango da arratsaldeko 18:30ean eta Herritarren lantaldea urriaren 6an eta azaroaren 3an arratsaldeko 18:30ean.