Arrankudiaga-Zolloko Udalak gogoratu du bi lan-burtsa dauzkala lana herritarren artean banatzeko. Bata eskola eta haurreskola garbitzeko da. Hiru pertsonentzako lau orduko lanaldi erdia suposatzen du horrek.
Bestalde, badago beste lan-burtsa bat. Kaleko garbiketak egiteko da eta beharren arabera deitzen da. Hau da, pertsona bat kontratatzen da udal langileek lan gehiegi izanez gero garbiketaren esparruan.
Zazpi orduko lanaldia da baina bere iraupena ez da finkoa. Aurten, adibidez, lan horretarako bi pertsona bakarrik deitu dituzte.
Nahi duenak bi lan-burtsetan egoteko izena eman dezake. Hiru hilabetero aldatzen dira langileak eta ondorioz lan-burtsan izena emanda daudenak hartzen dituzte lanpostu horiek.